AURKEZPENA

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren uztailaren 27ko 180/1.989 Dekretuaren bitartez sortu zen Getxoko Hizkuntza Eskola Ofiziala. Eskola horretako irakaskuntzek erregimen bereziko izaera dute, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege organikoak eta abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak jasotakoaren arabera. Irakaskuntzak hiru mailatan garatu ahal dira, eta araudiaren arabera ikasleak hizkuntzen ezagutza instrumentalean eta profesionalean gaitzeko helburua du. 1989ko urrian hasi zen eskolak ematen Getxoko Hizkuntzen Eskola Ofiziala, Udalak eraikitako eta Hezkuntza Sailari lagatako eraikin berri batean. Eraikin hori Udal Eskola zaharraren lursailean kokatuta dago, Areeta auzoaren erdian.