Baliokidetzak eta kredituak

HEOeko Gaitasun Ziurtagiria izateak (5. maila edo Goi Maila), gehi edozein filologia edo Humanitate, Gizarte Zientzia edo Juridikoetan unibertsitateko goi mailako titulazioa izateak hizkuntza hori irakastea baimentzen du (1997ko ekainaren 27ko agindua, uztailaren 19ko EHAA-n argitaratutakoa).

263/1998 urriaren 6ko Dekretuaren arabera Euskadi eta Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizialetako Euskarako Gaitasun Ziurtagiria edo Goi Mailakoa, EGA, irakasleen 2. hizkuntza eskakizun eta Euskal Administrazio Publikoetako 3. hizkuntza eskakizunaren baliokidea da. Era berean, aipatutako HEOetako Euskara 4. maila irakasleen 1. hizkuntza eskakizun eta Euskal Administrazio Publikoetako 2. hizkuntza eskakizunaren baliokidea da.

48/2009 DEKRETUA, otsailaren 24koa, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko bliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egoikitzeko dekretua aldatzen duena.

297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite- maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako ziurtagiriak izateak kredituak lortzea baimentzen du hainbat unibertsitatetako fakultateetan.


EUSKARAREN ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien LABURPEN TAULA