Klasera bertaratzea

1994 apirilaren 19ko/160 Dekretuak, E.A.E.-ko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen betebehar eta eskubideei buruzkoa, hain zuzen, 21 artikuluan, ikaslearen klasera bertaratzearen derrigorra aipatzen du.

Dena dela, klasera ez etortzeari dagokionez, ondoko hau zehaztu beharra dago:

Arrazoitu gabeko hutsegiteak, asko jota, klase orduen &percent;25 izan daitezke; hau da, ikasturteko 15 egun.

Hutsegite justifikatuak, gehienez, klase orduen &percent;25 izan daitezke; 15 egun, hain zuzen ere.

Falta guztiak egin aurretik, ofizialtasuna ez galtzeko, ikasleak matrikulari uko egiteko aukera dauka eta horrela balitz ez luke deialdirik galduko.Ikasleak justifikatu gabeko hutsegiteen erdira (8) heltzean, horren berri bai eskoletan, bai web orrian argitaratuko da, eta, era berean, arrazoitu gabeko falta guztiak (15) egin ostean, postaz jasoko du. Horren ondorioa ofizialtasuna galtzea da.

Ofizialtasuna galtzeak ondokoa dakar:

  •  Eskolara etortzeko eskubidea galtzea.
  •  Hurrengo urteko matrikularako lehentasuna galtzea Hala ere, ikasleak azterketak egiteko eskubiderik ez du galduko.

Ikasle ofizialak zehaztasun hauen berri izan beharra du; bere hutsegiteen egiaztagiriak ere irakasleari eman behar dizkio. Hutsegitea aurrez jakinikoa bada, gertatu aurretik emango dio horren berri irakasleari. Ezustekoa bada (gaixotasuna, istripua eta abar), horren agiria helaraziko dio irakasleari.
Beraz, hutsegitea aurrez jakindakoa izan zein ez, ikasleak horren berri emango dio irakasleari pertsonalki edo beste bideren batez, hutsegiteen berri kortxoetan jarri aurretik edo postaz etxera bidali aurretik.